2019ko Puntu ProgramaKutxabank Txartelak.
Zure Kutxabank txartelarekinerosi eta puntuak lortu.
Modu erraz batean aldatuopari zoragarrien truke.

KUTXABANK PUNTUEN PROGRAMAREN OINARRIAK 2016

PARTE-HARTZEA

Kutxabankeko bezero diren adin nagusiko pertsona fisikoek parte har dezakete, baldin eta honako hauen titularrak badira:

  • Kutxabank txartelak:Visa kreditu-txartela, Mastercard kreditu-txartela eta Via T.
  • Kutxabankek epe eta baldintza jakinetan merkaturatutako beste edozein produktu edo sustapen.

 

KUTXABANK PUNTUAK ESKURATZEA TXARTELAREKIN ORDAINTZEAGATIK

  • Aurreko puntuan aipatutako Kutxabank txartelak erabilita, 2016ko ekainaren 30era arte saltoki, jatetxe, hotel eta abarretako saltoki-terminaletan eginiko ordainketa bakoitzaren bitartez. Kutxabankek puntuak lortzeko epea luzatu ahal izango du egun horretatik aurrera.
  • Aukera honetatik kanpo gelditzen dira Kutxabankeko beste kontuetara eginiko traspasoak eta kutxazainetan eginiko diru-ateratzeak.
  • Kutxabank PUNTU bat eskuratuko da saltokietan txartel hauekin eginiko 10 euroko erosketagatik:Visa kreditu-txartela, Mastercard kreditu-txartela eta Via T.
  • Kutxabank PUNTUAK erosketa bakoitzagatik emango dira, eta banakako tratamendua izango dute.Kutxabank PUNTUAK eskuratzeko gutxieneko erosketa 10 eurokoa izango da (eragiketa bakoitzeko). 
  • 10 euroren multiploak ez diren kopuruak ez dira hurrengo erosketetarako gordeko.
  • Erosketa itzuli edo baliogabetuz gero, baliogabetu egingo dira ere lortutako puntuak.
  • Puntuen zozketa-kanpainetan, sarien eta saridunen publizitate-erabilera egiteko eskubidea izango du Kutxabankek, eta eskubide hori gauzatu ahal izango du, egoki iritziz gero.
  • Kutxabankek bertan behera utzi ahal izango du puntuen programa; egun horretatik aurrera, 6 hilabeteko gutxieneko epea egongo da trukerako.

 

KUTXABANK PUNTUAK BATZEA

Kutxabankeko bezeroak lortutako Kutxabank PUNTUAK (aurrez aipatutako kontzeptuengatik) pertsona horren izenean egongo den kontu bakar batean bilduko dira. Beraz, sustapenean sartzen diren txartelekin lortutako Kutxabank PUNTUAK metatuko dira, baita Kutxabankek erabakitako beste edozein sustapen edo produkturekin eskuratutakoak ere, pertsona berari dagozkionean.

Kutxabank PUNTUAK pertsona batetik bestera eskualdatu ahal izango dira. Horretarako, segurtasun-arrazoiak direla-eta, ezinbestekoa izango da Kutxabank PUNTUEN jabeak dagokion eskualdatze-agindua ematea.

 

KUTXABANK PUNTUAK IRAUNGITZEA

Txartelekin ordaindutalortu diren puntuak iraungi egin dira horiek eskuratzeko erabili diren titular beraren txartel guztiekin saltokietan eragiketarik egin gabe 6 hilabete igarotzean.Beste era batzuetan lortutako puntuak, aldiz, puntuen laburpen-agirian jarduerarik gabe 6 hilabete igarotzean iraungiko dira.

Kutxabank puntuek 3 urteko balioa izango dute, eskuratzen direnetik kontatzen hasita(erosketa-data).Epe hori punturik trukatu gabe igarota, baliorik gabe geldituko dira.Hala ere, egoki irizten badio, puntuen balio-epea aldatu ahal izango du Kutxabankek, epea luzatuta edo txikituta, oinarrien bidez helbide honetan argitaratuta: www.puntoskutxabank.es.

Kutxabankek edozein txarteli emandako puntuak baliogabetu ahal izango ditu, honako kasu hauetan: puntuak sustapenaren xedeekin bat ez datozen eragiketen bidez lortu direnean; kontsumo partikularrerako ez diren erosketen bidez lortu direnean; txartela egoki erabili ez denean; edo bezeroak bertan behera uzten duenean programa honetarako eskubidea ematen duen kontratua eta Kutxabankekin duen harreman komertziala.    

Kutxabankek programa honen baldintzak aldatu ahal izango ditu, dagozkion administrazio-baimenak edo -jakinarazpenak eskuratu ondoren.

 

KUTXABANK PUNTUEN SALDOA KONTSULTATZEA

Bezeroak hainbat modu izango ditu puntu-kopurua kontsultatzeko:

  • Kutxabank on-line banka.
  • Kutxabank bulegoak.
  • Telefono bidezko banka-zerbitzua: 901 640 901.
  • Lortutako puntuen berri emateko bezeroei aldian behin bidaltzen zaizkien agiriak.

 

OPARIEN KATALOGOA

Kutxabank puntuen bidez lor daitezkeen artikuluak indarrean dagoen puntuen katalogoan daudenak izango dira.Katalogoa Kutxabanken edozein bulegoetan eskura daiteke, edo helbide hauetan: www.kutxabank.eseta www.puntoskutxabank.es

Katalogoak opari bakoitza lortzeko behar diren puntuei buruzko informazioa ematen du, eta “puntuak+euroak” programako artikuluak lortzeko behar den diru-kopuruari buruzkoa.

Kutxabankek kanpainako artikuluak aldatu ahal izango ditu, eta antzeko ezaugarriak eta prezioak dituzten beste batzuk eskaini horien ordez.

Puntuen katalogoaz gainera, “puntuak+euroak” produktuak daude; hots, puntuen eta diru-kopuru baten bidez eskura daitezkeen artikuluak,www.puntoskutxabank.eswebgunearen bidez.Ordainketa Kutxabank txartelekin egingo da.Produktua erosteko, artikuluaren hornitzailearekin jarriko da harremanetan zuzenean bezeroa (KUTXABANK ez den beste entitate bat), eta aintzat hartuko ditu web bidez helaraziko zaizkion baldintzak (kontratu-aurrekoak eta kontratua gauzatzeko unekoak).   

Stocka agortzeagatikedo KUTXABANKen esku ez dagoen beste arrazoi bategatik, sustapenean dauden artikuluak emateko modurik ez dagoenean, KUTXABANKek bertan behera utzi ahal izango du behin-behinean kanpaina, edo antzeko balioko edo balio handiagoko produktuak eskaini ahal izango ditu artikulu horien ordez.

KUTXABANKek ez du inolako erantzukizunik izango hornitzaileak zuzenean egin ditzakeen eragiketetan.Jasotako artikuluaren ezaugarriekin konforme ez badago, bezeroak 15 egun baliodun izango ditu gehienez atzera egiteko duen eskubidea gauzatzeko, eta jasotako baldintza berberetan itzuliko dio produktua hornitzaileari  (enbalajea…).Kasu honetan, erabilitako puntuak berreskuratuko ditu.

 

OPARIAK ESKATZEA

Bezeroak opari bat edo gehiago eskatu ahal izango ditu bere Kutxabank puntuen truke, baldin eta opari horien balio osoa (puntuetan) bere puntuen kontuko saldoaren berdina edo txikiagoa bada. 

Opariak telefonoz eskatu ahal izango dira(“Telefono bidezko Kutxabank” -901 640 901), edo edozein Kutxabank bulegotan. Modu batean zein bestean, opariak nola, non eta noiz entregatuko diren azalduko zaio bezeroari.

“Puntuak+euroak” artikuluak eskatzeko modu bakarra egongo da: www.puntoskutxabank.es.Bezeroa webgunean sartu eta urrats hauek egingo ditu:

  • www.puntoskutxabankhelbidean erregistratuko da, on-line inprimakiaren bidez (posta elektronikoko helbide bat eta gako bat ematen dira).Erregistro honen bidez, artikulua etxean jasotzeko behar diren datu pertsonalak emango ditu, eta eskaera zertan den noiznahi kontsultatzeko modua izango du.
  • Artikulua aukeratzea.
  • Artikuluaren prezioa ordaintzea, Kutxabank txartel batekin.
  • Programaren Oinarriak onartzea.
  • Artikulua Erosteko Baldintza Orokorrak onartzea.

Erosketa-prozesuak aukera ematen diobezeroari aukeratutako artikuluari buruzko informazioa lortzeko:

  • Ezaugarri teknikoak, deskribapena eta argazkia (gutxi gorabeherakoa), hala dagokionean.
  • Artikuluaren prezioa (BEZ barne).
  • Behar diren puntuak.
  • Bere datuak aldatzeko aukera.

72 orduko epean gehien jota, bezeroak e-mail bat jasoko du bere eskaerari buruzko informazioarekin:

  • Eskaera-zenbakia.
  • Artikuluaren prezioa (BEZ barne).
  • Trukatutako puntu-kopurua.
  • HORNITZAILEAren datu fiskalak.
  • Kontsumitzailearen Arretarako Telefonoa. 

Opariak eskatzeko epearidagokionez, txartelarekin ordaintzeagatik Kutxabankek puntuak emateari uzten dion egunetik 6 hilabetera amaituko da,eta trukatu gabe gelditu diren puntuak automatikoki baliogabetuko dira.

Bezeroek 3 hilabeteko epea izango dute eskatu dituzten opariak eskuratzeko, opariak eskatzeko epea amaitzen den egunetik kontatzen hasita. Hori egin ezean, artikuluei uko egin dietela ulertuko da; hortik aurrera, Kutxabank izango da horien jabe eta egoki irizten dion erabilera emango die.

Opari bat edo gehiago jaso eta horien eragiketa edo eragiketak ezeztatzen direnean, artikulu horiei dagozkien KUTXABANK PUNTUAK puntu negatibotzat hartuko dira titularraren puntuen kontuan. 

Artikulu bat itzuli nahi denean (akats edo gabezia bat edukitzeagatik, edo eskatutakoak eta jasotakoak eragindako desadostasunagatik), produktua jaso eta hurrengo hamabost egunetan egin beharko da tramitea, Kutxabankek adierazitako bulegoetan. Ezin izango da eskaera bat bertan behera utzi, eskatutakoaren eta jasotakoaren artean akatsen bat gertatzen denean izan ezik.Eskaera bat bertan behera utziz gero, puntuak itzuliko zaizkio bezeroari.

 

OPARIEN BERMEAK ETA EZAUGARRIAK

Oparien berme eta ezaugarriei buruz edozein kontsulta egin nahi izanez gero, 902.10.29.34 telefonora deituko da (Promociones HAIZEA - bezeroen arreta), astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 15:15etatik 18:15etara.

Eskainitako artikuluen bermea fabrikatzaile bakoitzak ezarritakoa izango da.Hala, hamar egun igarota artikulua jaso denetik, edozein erreklamazio egin nahi izanez gero (produktuaren akats edo funtzionamendu okerragatik), bezeroak fabrikatzailearengana joko du, edo haren ordezkari edota kontzesionario ofizialarengana, edo HAIZEAenpresako bezeroen arretarako 902.10.29.34 telefonora deituko du. Kutxabankek ez du inolako erantzukizunik izango.

 

ERRENDIMENDUAK EGOZTEA

Zerga-arloan, puntuen bidez lortutako opariak salbuetsita daude PEFZ aitorpenean.

 

OINARRIAK ALDATZEA, INTERPRETATZEA ETA ONARTZEA

Sustapenean parte hartzeak kanpainaren oinarriak onartzea esan nahi du. Kutxabankek oinarri horiek interpretatzeko eskubidea izango du, baita horietan jaso gabe gelditu diren gorabeherak ebaztekoa ere. 

Kutxabankek, gainera, kanpainaren oinarriak eta indarraldia aldatu edo baliogabetu ahal izango ditu, bezeroei jakinarazita, kanpainaren hedapenerako erabilitako edozein bitartekoren bidez.  

Kutxabankek, bestetik, puntuak batzeko helburuz txartelak gaizki erabiltzetik sortutako gorabeherak konponduko ditu, egoki irizten dion kasuetan.

Bezero berankorrek ezin izango dute ez punturik trukatu ez punturik laga, beren egoera onbideratu arte.

 

DATU PERTSONALAK

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 17ko 2016/679 Erregelamenduan (pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa) xedatutakoarekin bat, interesdunari jakinarazten zaio KUTXABANKek bere informazio-sisteman txertatuko dituela emandako datu pertsonalak, eta eskaintza komertzial honetako interesdunaren parte-hartzea kudeatzea izango dela horiek tratatzeko xede nagusia eta oinarri juridikoa. Era berean, jakinarazten dizugu, edozein unetan eta zure datu pertsonalen tratamenduaren lotutako edozein gatazkaren aurrean, erreklamazio bat aurkeztu ahal izango diozula kontrol-agintaritzari. Era berean, datuen inguruko zure eskubideak baliatu ditzakezu (datuak eskuratzea, zuzentzea, ezabatzea, horiei aurka egitea, tratamendua mugatzea, datuak eramatea eta erabaki indibidual automatizatuen xede ez izatea) sat@promohaizea.com helbidera idatzita.

Webgune honetako formularioak ez daude adingabeei zuzenduta. KUTXABANKek ez du erantzukizunik onartuko baldin eta webgune honen bidez adingabeek beren datu pertsonalak bidaltzen badituzte. Adingabearen guraso-ahala duenak eta/edo haren legezko tutoreak datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak baliatu ditzake, aurreko paragrafoan aipatutako helbidera email bat bidalita, bertan izen-abizenak, NAN eta jarraibide zehatzak txertatuta.

HORNITZAILEAREN DATUAK:PROMOCIONES HAIZEA SL

Telefonoa:902.10.29.34

Ordutegia:astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 15:15etik 18:15etara

(uztailean eta abuztuan: 08.00eatik 15.00etara)

	 

IFZ/IFK:B-20426177

Txalaka-Araneder industrialdea

Troia Ibilbidea 23, 2 pab. B 1

20.115 Astigarraga

Gipuzkoa

 

DATUEN TRATAMENDUA ARTIKULU BAT ESKURATUZ GERO

Emandako datuak SOIL-SOILIK erabiliko dira eskaera izapidetu eta gorabeherei edo kontsultei erantzuteko, eta ezin izango dira inolaz ere publizitate edo merkataritza-informazioan erabili.

Kontsumitzaileek beren datu pertsonalak babesteari lotutako eskubideak gauzatzeko modua izan dezaten, eskubide horiek Hornitzailearen aurrean zuzenean erabiltzeko behar den informazioa helarazten diegu.

Haizea Promociones SLren aurrean eskubideak gauzatzeko helbidea:sat@promohaizea.com

 

ORDAINTZEKO MODUA

Salmenta Puntuko Terminala (ST),webgunearen bidez.

 

ESKURAGARRITASUNA

KUTXABANKen asmoa da katalogoko artikuluak noiznahi eskuratzeko moduan egotea. Nolanahi ere, ezohiko egoeretan (multi-eskaera interaktiboak) edo KUTXABANKen eta HAIZEAren esku ez dauden gorabeherengatik stocka agortzen denean, eskaera baliorik gabe geldituko da, eta trukatutako puntuak itzuliko zaizkio bezeroari. Hori gertatuz gero, ez da kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izango, alde batek bere gain hartutako betebeharrak ez betetzeagatik, sortutako kalteagatik edo lortu gabeko irabaziengatik. 

Kasu honetan, abonua egingo litzateke kontuan, kargatutako zenbatekoa atzera itzuliz.

 

BIDALKETA-MODUA

Entrega-epea 10 egun naturalekoa izango da, gutxi gorabehera, HORNITZAILEAREN ahalbideen arabera.Entregak penintsulan bakarrik egingo dira.

Garraio-enpresak artikulua bezeroaren esku uzten duen unean, betetzat emango da entrega-epea, eta erosketa-prozesuan adierazitako helbidea hartuko da entrega-helbidetzat.

Kontsumitzaileak entrega-albarana izenpetuko du, eta produktuan edozein akats, kolpe edo gabeziarik ikusiz gero, horren berri emango du.

 

GARRAIOA

Artikuluak kontsumitzailearen etxean entregatuko dira,lanegunetan.

 

ATZERA EGITEKO ESKUBIDEA

Bezeroak 15 laneguneko epea izango du atzera egiteko eskaeran, hura jasotzen den egunetik kontatzen hasita, mezu bat bidalita sat@promohaizea.comhelbidera.

 

BERMEA

Artikuluek 2 urteko bermea izango dute legez, indarrean dagoen araudiaren arabera, beste berme bat ezartzen den kasuetan izan ezik.

Artikulu baten lege-bermeari buruzko erreklamazioak bizkor eta eraginkorki ebazteko, KUTXABANKek bere bezeroei gomendatzen die harremanetan jartzeko zuzenean fabrikatzailearen Laguntza Teknikoko Zerbitzuarekin, erosketaren egiaztagiria erakutsita (erosketa-ticketa).

 

WEBGUNERA SARTZEA ETA PASAHITZAK

Web honen harpidetza bidez eskuratzen diren bezeroen datuak babestuta daude bezeroek berek aukeratutako pasahitzen bidez.Bezeroak bere pasahitza isilpean gordetzeko konpromisoa hartzen du, eta pasahitz hori hirugarrenek baimenik gabe ez erabiltzekoa.

Pasahitza hirugarren bati emango balio, bezeroak erantzungo du hirugarren horrek egin lezakeenerabileraz.Gainera, bere kontuaren baimenik gabeko edozein erabileraren berri emango dio berehala KUTXABANKi, edo web orriaren zerbitzuaren segurtasunari eragin liezaiokeen edozein gorabeheraren berri.

KUTXANBAKek ez du inolako erantzukizunik izango bezeroen datu pertsonalak hirugarrenen eskuetara iritsiz gero, baldin eta berari zuzenean egotz dakiokeen arrazoi bategatik ez bada, ezta hirugarrenek datu horiek erabiltzeak eragin dezakeen kalteaz. 

 

2015ko iraila.