2019ko Puntu ProgramaKutxabank Txartelak.
Zure Kutxabank txartelarekinerosi eta puntuak lortu.
Modu erraz batean aldatuopari zoragarrien truke.

KATALOGOAREN BALDINTZA OROKORRAK KUTXABANK PUNTUAK + EUROAK

Baldintza Orokor hauen (aurrerantzean, BO) helburua da arautzea kontsumitzaileen eskura jarritako artikulu batzuk, haren interesekoak izan daitezkeenak, eskuratzeko zerbitzua, PUNTUAK + EUROAK katalogoan jasotakoak puntoskutxabank.es izeneko webgune baten bidez kudeatutakoa. Kontsumitzaile horiek artikuluak zuzenean erosiko lizkiokete KUTXABANK ez den beste saltzaile bati.

Baldintza Orokor hauek bi alderdiak lotzen dituzte, eta Salmenta Kontratuaren zati oso eta banaezina dira. Kontratu horren indarraldia hasten da kontsumitzailearen aginduz eskaera egitean, beranduago adieraziko diren kontratazio mekanismoen bitartez.

KUTXABANKek kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak bermatzen ditu Baldintza Orokor hauen bitartez, zeintzuk betetzen baitute indarrean dagoen araudia aplikagarria, honako hauetan aurreikusitakoari jarraikiz: 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina onartzen duena; 7/1998 Legea, apirilaren 13koa, Kontratuetako Baldintza Orokorrei buruzkoa; 7/1996 Legea, urtarrilaren 15ekoa, Gutxikako Merkataritza Antolatzeari buruzkoa, 47/2002 Legak, abenduaren 19koak, aldatutakoa; Kode Zibila; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000/31/CE Zuzentaraua; 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoen Zerbitzuen legea; eta horiek garatzen dituen araudia.

Honako hauek dira KUTXABANKen identifikazio datuak eta harremanetarakoak, informazioaren gizarteko zerbitzugile gisa dituenak, 34/2002 Legearen, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoen Zerbitzuei buruzkoaren, 10. artikuluan xedatutakoa betez:

-Izendapena:Kutxabank S.A

-Helbidea eta helbide elektronikoa:On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia, 30-32, 48009 (Bilbo); info@kutxabank.es

-Harremanetarako telefonoa:900 44 55 66

-Identifikazio fiskaleko zenbakia:A95653077

-Merkataritza Erregistroko inskripzio datuak: Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatutakoa, 5226 liburukia, 0 liburua, 1 folioa, BI-58729 orria, 1. inskripzioa; eta Banku eta Bankarien Espainiaren Bankuaren erregistroan, 2095 zenbakiarekin.

BO hauek soilik dira aplikagarriak, eta beste edozein baldintza orokor ordezkatzen dute, salbu eta aurrez, berariaz eta idatziz ezeztatzen badira.

KUTXABANKek bere BOen klausulak aldatu ditzake; beraz, gomendagarria da horiek irakurtzea KUTXABANK PUNTUAK + EUROAK gunera sartzen den bakoitzean.

Aldaketa horiek aplikagarriak dira KUTXABANKen argitaratzen diren unetik, eta ezingo zaizkie aplikatu aurretik amaitutako kontratuei.

KUTXABANKen bidez egindako erosketa guztiek jarraitu behar diete eskaera egin den datan aplikagarriak diren BOei.Bezero batek eskaera bat formalizatzean, ulertzen da BOak salbuespenik gabe onartzen direla.

KUTXABANKera sartzean, konpromisoa hartzen duzu BOak errespetatzeko, baita bertan jasotako erabilera arauak ere.

Erosketak egiteko beharrezkoa izango da bezeroa erregistratzea edo erregistratuta egotea Erabiltzaile gisa eta BO hauek onartzea.

Edonola ere, bezeroak KUTXABANK PUNTUAK + EUROAK katalogoa eta bertako edukiak eta/edo zerbitzuak modu arretatsuan erabili beharko ditu, BO hauei jarraituz, baita legeari, moralari, ordena publikoari eta ohitura onei ere.

KUTXABANKek eskubidea du webgune honetarako eta/edo bertan jasotako zerbitzuetarako sarbidea ukatzeko edo kentzeko, edozein unetan eta aurrez jakinarazi beharrik gabe, BO hauetan, eta bereziki aurreko paragrafoan, xedatutakoa betetzen ez duen bezero orori.

Bezeroak konpromisoa hartzen du webgunea eta bertako zerbitzuak ez erabiltzeko legez kanpoko helburu edo eraginekin, BO hauetan xedatutakoaren aurkakoekin, hirugarrenen eskubide eta interesak kaltetzen dituztenekin edo KUTXABANK eta bertako zerbitzuak edonola kaltetu, erabilezin bihurtu, gainkargatu edo narriatu ditzaketenekin, ezta erabiltzaileek webgunea eta bertako zerbitzuak normaltasunez erabiltzea edo gozatzea ekidin dezaketenekin ere.

Erabiltzaileak ez du lortuko eta ez da saiatuko lortzen informaziorik, mezurik, grafikorik, marrazkirik, soinu edo irudi fitxategirik, argazkirik, grabaketarik, softwarerik eta, oro har, KUTXABANKen edo bertako zerbitzuen bidez sarbidea duen edozein motatako materialik horretarako KUTXABANKen kasuaren arabera eskuragarri jarri direnak edo adierazi direnak ez beste bitartekoak edo prozedurak erabiliz..

Debekatuta dago KUTXABANKeko edukiak Interneteko beste atari batzuetan eta beste bitarteko edo euskarri batzuetan jartzea.Bestalde, debekatuta dago KUTXABANKen eduki horiek erreproduzitzea, banatzea, publikoki komunikatzea edo aldatzea, dela doan, dela kontraprestazio ekonomiko baten truke, edozein modu edo euskarritan, KUTXABANKen baimena aurretik jaso ez bada.

Kontratuaren hizkuntza:GAZTELANIA

DEFINIZIOAK.

«BO»: Kutxabank PUNTUAK + EUROAK katalogoaren salmenta baldintza orokor hauek.

«Saltzailea»:ARTIKULUEN hornitzailea.

«Bezeroa»:Pertsona fisiko bat, eskuratutako produktuaren amaierako bezeroa, modu egokian erregistratu dena horretarako gaitutako erregistro inprimakiaren bitartez, eskatutako gutxieneko datuak emanez, eta aurretik Baldintza Orokorrak onartu dituena.

«Artikuluak»: Produktu baten salmentari lotutako ondasun higigarri oro.

ARTIKULUAK ESKURATZEA.

Eskuratze prozesuaren bidez kontsumitzaileak aurretik lortu dezake artikulu zehatz bati dagokion informazioa, hau da:

  • Ezaugarri fisikoak, deskribapena, gutxi gorabeherako argazkia, hala badagokio.
  • Artikuluaren prezioa, BEZ barne.
  • Beharrezko puntu guztiak.
  • Datuak aldatzeko aukera.

Eskuratzearen aurretik, kontsumitzaileari jakinaraziko zaizkio zuzenean erosiko duen ARTIKULUAren HORNITZAILEaren datuak, eta baimena eskatuko zaio bere datuak eskuratze eragiketan erabiltzeko, hura kudeatu ahal izateko, balizko intzidentziei erantzuteko eta bere eskubideak betetzeko helburuekin (produktuaren bermea, atzera egitea eta abar).

Kontsumitzaileak artikuluari lotutako baldintza orokorrak onartu beharko ditu, eta horiek eskuragarri egongo dira eskuratzea egiteko momentuan, haietarako esteka baten bitartez.

Gehienez ere 72 orduko epean, kontsumitzaileak mezu elektroniko bat jasoko du, eskaeraren informazioarekin, hau da:

  • Eskaera zenbakia
  • Artikuluaren prezioa, BEZ barne.
  • Trukatutako puntuak
  • Kontratatutako HORNITZAILEaren datu fiskalak
  • Kontsumitzailearen arreta telefonoa 

DATU PERTSONALAK

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduan, 2016ko apirilaren 27koan, datu pertsonalei dagokienez pertsona fisikoak babesteari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoan, xedatutakoari jarraikiz, interesdunari jakinarazten zaio KUTXABANKek bere informazio sisteman jasoko dituela emandako datu pertsonalak, eta tratatuko dituela interesdunaren merkataritza eskaintza horretako parte hartzea kudeatzeko helburu nagusiarekin eta oinarri juridikoarekin.Horrez gain, jakinarazten dizugu edozein unetan, eta zure datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako edozein gatazkaren aurrean, erreklamazio bat aurkeztu ahal izango diozula kontrol autoritateari, eta honako eskubide hauek erabili ahal izango dituzula: datuetara sartzekoa, horiek zuzentzekoa, ezeztatzekoa, horien aurka egitekoa, tratamendua mugatzekoa, mugitzekoa eta zure datu pertsonalen inguruko erabaki indibidual automatizaturik ez jasatekoa. Eskubide horiek hona idatziz erabili ahal izango dituzu: sat@promohaizea.com.

KUTXABANKek ez du bere gain hartuko webgunearen bitartez emandako datuen egiazkotasunaren erantzukizuna.Webgune honetan jasotako inprimakiak ez dira adingabekoentzakoak.KUTXABANKek ez du bere gain hartzen adingabekoek webgunearen bitartez datu pertsonalak bidali dituzten kasuen erantzukizuna.Adingabekoaren guraso ahala duenak eta/edo adingabekoaren legezko tutorea denak eskubidea izango du datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta ezeztatzeko, sinatutako eskaera bat bidalita. Bertan jaso beharko dira izen-abizenak, NANa eta jarraibide zehatzak. Aurreko paragrafoan aipatutako helbide elektronikora bidali beharko da.

HORNITZAILEAREN DATUAK:PROMOCIONES HAIZEA SL

Izendapena:PROMOCIONES HAIZEA SL

IFZ/IFK:B-20426177

Helbidea:Txalaka industrialdea – Araneder

Troia ibilbidea 23, 2 B 1 pab

Herria:Astigarraga

PK:  20.115

Probintzia: GIPUZKOA

Telefonoa:902.10.29.34 

Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta 15:15etik 18:15era (uztailean eta abuztuan 8:00etatik 15:00etara).

Aurrerantzean, HORNITZAILEA edo HAIZEA izena jasoko du.

PROMOCIONES HAIZEA SL sozietateak tratamendu funtzioak egiten ditu KUTXABANKen kontura, eta haien harremana kontratu bidez araututa dago, indarrean dagoen legediari jarraituz. Konpromisoa hartzen dugu zure datuak tratatzeko segurtasun neurri zorrotzenekin, haien konfidentzialtasuna bermatzeko, pribatutasun politika horri jarraituz.

HORNITZAILEAK BEHARREZKO DATUAK TRATATZEA ESKURATZEA EGITEN BADA

Komunikatutako datuak erabiliko dira SOILIK eskaera kudeatzeko eta egindako intzidentziak edo kontsultak erantzuteko, eta inoiz ez dira erabiliko publizitatea edo merkataritza informazioa bidaltzeko.

Kontsumitzaileek datu pertsonalak babesteari buruzko beren eskubideak erabili ahal izateko, beharrezko informazioa ematen dizuegu horiek zuzenean hornitzaile horren aurrean erabili ahal izateko.

Haizearen aurrean eskubideak erabiltzeko harremanetarako helbide elektronikoa:  sat@promohaizea.com

ORDAINTZEKO MODUA

Salmenta puntuaren terminalaren bitartez, webgunean bertan.

ESKURAGARRITASUNA

KUTXABANKen konpromisoa da argitaratutako artikuluak une oro eskuragarri egotea. Dena den, salbuespen gisa eskaera anitz eta interaktiborik izatekotan edo KUTXABANKen edo HAIZEAren borondatearen aurkako beste inguruabarren bat izatekotan, aurreikusitako stocka amaitzen bada, eskaera baliogabetu egingo da, eta kontsumitzaileari trukatutako puntuak itzuliko zaizkio. Inola ere ez da kalte ordainik egokituko alderdietako batek ez dituelako bete hartutako eginbeharrak, sortutako kalteengatik edo lortu gabeko irabaziengatik.

Kasu honetan konturako ordainketa baten bidez egingo litzateke, kargatutako zenbatekoa atzera lagata.

BIDALTZEKO MODUA

Bidaltzeko gutxi gorabeherako epea 10 egun naturalekoa da, HORNITZAILEaren eskuragarritasunaren arabera.Entregak Iberiar penintsulan egingo dira soilik.

Ezarritako entrega epea bete dela ulertuko da garraio enpresak kontsumitzaileari eskuratutako artikulua ematean. Horretarako, entregatzeko helbidetzat joko da eskuratze prozesuan adierazitakoa.

Kontsumitzaileak behar bezala sinatu beharko du entrega albarana, eta artikuluan ikusitako edozein akats, kolpe edo anomalia adierazi beharko du, hala badagokio.

GARRAIOA

Artikuluak kontsumitzailearen bizitokian entregatuko dira.Entregak lanegunetan egingo dira.

ATZERA EGITEKO ESKUBIDEA

Kontsumitzaileak eskubidea du egindako eskaera atzera botatzeko 15 egun balioduneko epean, hura jaso duen egunetik zenbatzen hasita, aurretik sat@promohaizea.com helbidera idatzita.

BERMEA

Gure artikuluek 2 urteko legezko bermea dute, indarrean dagoen araudiari jarraikiz, salbu eta xedatutako bermea ezberdina denean.

KUTXABANKek bere bezeroei gomendatzen die, eskuratutako artikuluaren legezko bermeari buruzko edozein erreklamazio azkar eta eraginkortasunez ebatzi dadin, zuzenean fabrikatzailearen LTZrekin harremanetan jartzeko (laguntza teknikoko zerbitzua), eta erosketa justifikatzeko dokumentua aurkezteko (erosketa tiketa).

WEBGUNERAKO SARBIDEA ETA PASAHITZAK

Webgune honetarako harpidetzaren bidez lortutako bezeroen datuak babestuta daude bezeroek beraiek hautatutako pasahitzen bidez.Bezeroak konpromisoa hartzen du pasahitza isilpean gordetzeko eta hirugarrenen baimenik gabeko erabileretatik babesteko.

Hirugarrenei erakutsi bazaie, bezeroa izango da hirugarrenek zerbitzuari emandako erabileraren erantzule.Horrez gain, berehala jakinarazi beharko dio KUTXABANKi jakinaren gainean badago kontua baimenik gabe erabili dutela edo webgunearen zerbitzuarekin lotutako segurtasuna hautsi dutela.

KUTXABANK ez du bezeroen aurrean erantzukizuna bere gain hartzen datu pertsonalak hirugarrenei erakutsi bazaizkie zuzenean KUTXABANKi egotzi ez dakizkiokeen arrazoiengatik, edo KUTXABANK ez beste  hirugarrenek datu horiek erabiltzeko moduarengatik.