2019ko Puntu ProgramaKutxabank Txartelak.
Zure Kutxabank txartelarekinerosi eta puntuak lortu.
Modu erraz batean aldatuopari zoragarrien truke.

KATALOGOAREN BALDINTZA OROKORRAK KUTXABANK PUNTUAK

OPARIAK ESKATZEA ETA ESKURATZEA

 
Bezero bakoitzak KUTXABANK PUNTUAK opari batekin edo batzuekin trukatu ahal izango ditu, oparien balioa puntuetan bezeroak puntu-kontuan duen saldoaren berdina edo txikiagoa denean.
 
Opariak Kutxabankeko 901 640 901 telefonoan eskatu ahal izango dira edo Kutxabankeko edozein bulegotara bertaratuta; bigarren modu horretan eginez gero, opariak nola, non eta noiz entregatuko diren adieraziko dute bulegoan.
 
Kanpaina honetako opariak eskatzeko epea Kutxabankek txartelen bidez egindako ordainketengatik puntuak emateari uzten dionetik 6 hilabetera amaituko da. Trukatu gabeko puntuak automatikoki baliogabetuta geratuko dira.
 
Eskaera egiteko epea amaitzen denetik 3 hilabeteko epean, kanpaina honetan oparia eskatzen dutenek  jaso gabeko opariei dagokienez, eskatzaileek uko egiten dietela ondorioztatuko da eta Kutxabanken jabetzara igaroko dira eta hark egoki jotzen duen erabilera eman ahal izango die.
 
Opari bat edo batzuk jaso eta horiek eragin dituen eragiketa edo eragiketak baliogabetuko balira, opari horiei dagozkien KUTXABANK PUNTUAK puntu negatibo gisa zenbatuko dira horien jabe den pertsonaren puntu-kontuan.
 
Eskatutakoaren eta jasotakoaren arteko desadostasunagatiko edo hondatzeagatiko itzulketak jaso eta hurrengo hamabost egunetan izapidetuko dira Kutxabankek jarritako eta bulego-sarean jakinarazitako zentroen bitartez.
 
Ez da eskaeren baliogabetzerik onartuko, eskatutakoaren eta jasotakoaren arteko okerra detektatzen ez bada. Eskaera baliogabetzeak puntuak puntu-kontura itzultzea esan nahi du.
 
Puntuak zozkatzeko kanpainan, sariak eta sariak jasotzen dituztenen irudiak publizitaterako erabiltzeko eskubidea izango du Kutxabankek eta eskubide horretaz baliatu ahal izango da komenigarri ikusten badu.
 
OPARIEN BERMEAK ETA EZAUGARRIAK
 
Oparien ezaugarriei eta bermeei buruzko kontsulta oro HAIZEA enpresako bezeroen arretarako 902 10 29 34 telefono-zenbakian jasoko da, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 15:15etatik 18:15etara.
 
Sustapen honetan eskainitako produktuen bermea fabrikatzaile bakoitzak ezarritakoa izango da. Hori horrela, produktua ematen denetik hamar egun igarotzen direnean, akats edo funtzionamendu okerragatik egindako erreklamazio oro fabrikatzailearen, horren ordezkariaren edo kontzesionario ofizialaren aurrean edo HAIZEA enpresako bezeroen arretarako 902 10 29 34 telefono-zenbakian (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 15:15etatik 148:15etara) egin beharko da eta egoera horietan Kutxabank erantzukizun edo esku-hartze orotatik salbuetsita geratuko da.
 
ERRENDIMENDUAK EGOZTEA
 
Zerga ondorioetarako, pilatutako puntuekin eskuratutako opariak PFEZaren aitorpenean salbuetsita egongo dira.