2019ko Puntu ProgramaKutxabank Txartelak.
Zure Kutxabank txartelarekinerosi eta puntuak lortu.
Modu erraz batean aldatuopari zoragarrien truke.

500 ML-KO 2 BOTILAZ OSATUTAKO OLIO BIRJINA ESTRA SORTA

Erreferentzia: 1418

500ml-ko 2 botilaz osatutako sorta. Kategoria goreneko oliba-olio birjina estra, zuzenean picuda olibetatik aterata eta prozedura mekanikoak soilik erabilita. 100% Picuda.

1500 puntu

Lor ezazu 901 640 901 telefonora deituaz edo gertuen daukazun zure KUTXABANK OFIZINAN eskatuaz. 

GURE LURREKO HARROTASUNA
Mueloliva Pikudaren kalitateak Priego de Cordoban eta Kordobako Subbetikoko lur emankorretan ditu sustraiak. Bertako mikroklima pribilegiatua dago munduko olio entzutetsuenen jatorrian.
 
% 100 PIKUDA BARIETATEA: BENETAKO ZAPOREA
Pikuda olibondoek landatzen diren lurraren nortasuna daramate esentzian. Gorri ilunak dira, hosto askokoak eta oso zaila biltzen, erortzearekiko erresistentzia dela eta. Errendimendu oneko oliba lodiak ematen dituzte.
 
“OLEUM VIRIDE” SORTZEA, BERRIKUNTZAREN FRUITU
Ateratze-sistema esklusiboarekin, prozesuari berorik eta urik eman gabe, aroma eta nutriente guztiak lortzea ahalbidetzen du.
Mueloliva Picuda mila urteko tradizioaren ordezkari duina da, baina baita berrikuntzaren aldeko apustuaren fruitu ere, kolore-aldaketan dauden olibetatik datorren birjina estra hau sortzeko prozesuan xehetasun guztiak zainduta (Oleum Viride).
 
EZIN HOBEA ENTSALADA, BARAZKI, PASTA ETA ABARRERAKO
Oliba pikuda soilik erabiltzeari esker, propietate organoleptikoengatik oso estimatua izanik, birjina estra aromadun berri honek hainbat barietatetako beste coupage birjina estra batzuk baino aroma gehiago ematen dio platerari.
Dastatzeak intentsitate ertaineko fruitu berde-heldu batean barneratzen gaitu, belar, hosto eta fruituen ukituekin, hala nola sagarra edo bananarena. Ahoan sarrera gozoa du, neurrizko mikaztasunarekin eta min pixka batekin. 
 
Edozein motatako entsaladatarako ongarri ideala da (berdea, tomate-mozzarella, pasta), plantxan egindako barazkietarako ukitu bikaina (zainzuriak, alberjiniak, kalabazinak), pasta eta arrainak; azken batean, gure gastronomia mediterranearreko edozein plater gozo eta osasungarrirako. 

Erlazionatutako produktuak